BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak itxas-bazterra berena ditek. Urean ere berak gallen. Baiña etsaiak oartzerako, Ondarroa'ko itxas-baz– terrera urbilduko gaituk. Andik aurrera, oraindik beiñepein, etzeukatek sartzerik, gurea dek eta. - Eskerrik asko. Nik ere izena eman bearko dit. Erortzen bagera, erori. - Nik emana dit. lk ere nai badek, ez dek ix– tillutan ibilli bearrik. Nerekin zekarrek papera. Bere izena idatzi zuen. - Eskerrik asko berriro. Ezeren okerrik ez badet, eguo ortan Burdeos'en elkar ikusiko diagu, nik beze– la Jainkoak nai badu beiñepein. Emendik agur egite– rakoan, bazkari eder bat egin. Agian, bizi bagera, berriz onera biurtu bearko diagu. Baiña azkenekoa ere izan genezakek. Ni etsita nengoken, emen ez genduela gure odola aberriari eskeintzeko aukerik izango. - Nerekin amar gaituk. Ez dek geiago komeni, ez gaitzikek eramango ta. Nik ezagutzen ditudanei ba– karrei galdetu ziet, eta denak baietza eman zidatek. - Orduan agur, lO'era arte. - An bilduko gaituk. Baiña zarata aundi gabe. Orregatik, gutxiri dei egin ziet. Ixpia ugari ibilliko dek inguru auetan gaurko egunean. Bizi bakarra dia– gu, baiña zertarako, aberriaren deia ez entzu– tezkeroz? Ortik urrun edo bertan atzerritarren meo– de izateko? Joakiñek kontatu zion bere nagusiari zer erabaki artu zuen. Naigabetu egin zan au. - Ez engon, bada, i emen gaizki! - Baiña odolaren bultzada nabaitu det. Naiago det, iges ibilli baiño, aberriaren alde alegiñak egin. Bizia galduta ere, nere ondakiñak bertan geratuko Iirake. Alderrai ara-onera ibiltzeko gogorik ez dau– kat, aberri gabeko baten gisa, nere urteak pasa ezi– ñik. 58
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz