BCCCAP00000000000000000001793
GUDARA Gero ta jende geiago zetorren iges. Gero ta berri kaxkarragoak entzuten ziran andik. Izu laborreak artuta zegoen euskalduna. Talde bat bazebillela arra– tsetan, etxetik artu ta mendi-zuloetan gizonak iltzen. «Galdera batzuk egin ta laxter etorriko da» esan– ta eramanak. Beren maiteak utzi erazi urduri ta orain arte. Aztarrenik gabe galdu ziranak. Azaltzen ez ta beren etxekoak, eroak bezela, ate bat jo, bestea jo, denetan ando itzegin, itxaropena eman leku askotan, baiña dena gezurra, zer erantzun bear zuten etzekiten ta. Aien gordean egindako lana baizan. Gertatuaren berri jakin nai zuenari, gezurra esan bear. Guardiak egiten edo zerbaitetan naastu ziranak, batez ere gazte jendeak, etzuten etxean lorik egiten. Errira joateko beldurrak zebiltzala; txakurra baiño ajola gutxiagorekin iltzen zituztela; besteak, berriz, Ondarreta'ra zeramazkitela; ta epaitu ere gabe, agin– tarien baimenarekin edo berenarekin, atera ta Erna– ni alde ortan iltzen ari zirala... Apaizei berei ere etzietela begirunik. Ordurako bazituztela bakarren batzuk illak. Euskeraz itzegitea ere galerazia zegoe- 55
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz