BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Kontuz, gazte. Emen ez dek zillegi gero ... Orrekin arrapatuko baiñute, illebeteren batzuen itzala emango litekek. Ez oala armarekin oien aurre– ra. Obe dek ibaira bota. - Ez al dezu zedorrek nai? - Zertarako dit nik ori? Ekatzak, ekatzak. Billa- tu detan aitzakitan, emengo agintariei emango ziet. Lengusu edo adiskideak pozik artu zuen. Bera oskigillea bazan ere, bazeukan baratza koxkor bat, ta ango martxa ederki eramango ziola. Erriko agintarie– kin konponketa bat eginta, andik-emendik zetozenen bilkuretara sartu gabe, aske geratu zan. Egunak bazijoazen, eta gero ta jende ugariago zetorren. Ikaragarriak entzuten zituen. Alare, bere– en berririk ezin ikasi. Alako batean, Joxe Subego– rriaren anaiarekin topo egin zuen. Arek ere azkene– an iges egin bearra. Biak besarkatu ondoren, galdetu zion Joakiñek: - I ere emen? Anai Subegorriaren iges agian? - Ori ere bai. Aren inguruan iñor etzegok segu- ru, ta ez niotek batere aren arrokeriak arritzen, agin– tariak berak orixe egiten ditek eta. Gu xoxotan beze– la, arrapazka zebiltzak gizon iltzen. Gure antzera zerbaitetan naastu dan guzia, espetxera zeramatek. Gure lagun asko, non ez dakigula galdu dituk. Ni ere, bada ez bada, beranduegi damutu ez nadin, iges natorrek. Ez dakik nolako larritasuna dagoen gure erri maitean. - Orduan gure lekua bestean zegok. - Orixe esan nai nin. - Eta gure etxean zer moduz? - Joakin, lenengo etzekit nola erantzun. Naiga- bean laguntzen ditela ... - Norbait il al ditek gure etxean? Aita agian? 52
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz