BCCCAP00000000000000000001793

Joakin - Ara eraman ta iltzeko arraixkurik badaukazu– te, ez. - Orduan zer egin bear det nik bertan geratzeko? - I bakarrik baintzake... Millakak dituk onera iges etorriak. Fameli osoak. Ire erri alde ortatik ez gutxienak. Biar eramango aut agintari oiengana. Geienak leku batera biltzen dizkitek. Etzekit gero zer egingo duten oiekin. Etsaien eskuetara eraman, ori ez beiñepein. Edo bai al dek emen ire fameli artekorik? - Bai. Erri ontan bizi da nere lengusu bat, edo senide artekoa beiñepein. Gure sendiaren adiskide aundia gaiñera. Emen oskigille dagoena. - Joan Joxe orduan? - Bai. Orixe bera noski. Aren izena ala da. - Gizon zintzo ta elizkoia dek ori. Bai, bai; oraintxe bertan joango gaituk. Atzo itzegin nin bera– rekin. Zuen lurrean sartu zirala jakin zuenean, urdu– ri zegoken. An zeuzkan bere adiskide ta lagunik one– nak abertzaleak zirala ta sartu berri auek gorroto bizia ziotela orri. Apaizgaia aizen ezkero, obe dek olakoren baten etxean geratu. Baiña emen geratzeko asmoan al ator edo aurrera sutara joan nai dek? - Oraindik ez det ondo pentsatu. Gorrien emen– go joera ere negargarria izan da. Ikusiko degu auek zer martxa artzen duten. - Orren zai al ago? Agirian zegok. Auek Napa– rroa'n egin duten odol ixurtzearen berri jakitea aski dek, ez dutela zuenean gutxiago egingo ziur egoteko, gorrotoa dizuete ta. - Orduan bestera joango naiz, ez nuke emen iño– ren bizkar bizi nai ta. - Zer daramak patrika ortan? - Pistola. Nere borreroari kendu diodana. 51

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz