BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Orduan araoketak egin bearko dizkiagu. Ala– re, andik ez dik oraindik íñork igesírik egin. - Nik egin det, bada, ta ez nuke berríz ara biurtu nai. Orregatik nator zuregana, andik datozenakin zer egíten duten emen eta zer egin bear detan bertan geratzeko zure aolkuaren zai. - !ges etorrí aiz orduan? - Bai, jauna. Oraindík maíte det bízia. - Zer moduz sartu berri auek? Onak al dituk? - Onak izan balira, ez nintzan etorríko. Joan zi- ranak gaiztoak zirala genion. Baiña sartu berri auek deabruak dirala esateko naiko arrazoia badetala uste det. Kontatu zion gertatu zitzaion guzia, eta bere igesa beste norbaitek ordaindu bearko zuen beldurrak ze– goela. Goibel-goibel jarri zan bikario jauna: - Burua galdu dezute zearo. Sinismen aundia ornen zegoken España'n. Orren errex gizonak iltze orí ez dek itxura ederra. Oraindík okerragoa, bakoi– tzak gorroto dionarí bere buruz justízía egítekoa. Napar alde ortan íkaragarriak egin dizkitek. Orain zuenean ere amaikak joan bearko dik ankaz aurrera. Bi aldeak arí dituk jo ta txikitzen. Baiña baten ordez beste bat íltzea, ortaraiño ez dituk írítxíko. - Berri orí etorriko zaídan beldurrak aídean nago ni. - Esker txarreko umea dek orduan zuek salbatu zendutena. - Bai, bai. Len esan dízudan petral orí, seí lagu– nen artean, gure buruak arraixkatuz, salbatu gen– duen, iltzera zeramatela, etsaien eskuetatik. - Orduan ero gaizto oietakoa dek. Tarteka-tarte– ka sortzen dituk, bai, mundu ontara orrelakoak. - Emengo agintariak, emen nagoela jakiten ba– dute, beste aldera bialiko ote níñuteke? Orí da jakin naí detana. 50
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz