BCCCAP00000000000000000001793

JOAKIN Antton Subegorria ebaki-ebaki egin ta bere etxean inpernua utzirik, ari kendu zion pistola bere– kin zuela, bi ordu baiño len Bidaso'z aruntz igaroa zan Joakin. Etzuen bidean iñor, ez lagun, ez etsai, topatu. Bere sukaldeko berri bezela zekien mendi oietakoa ere. Orma-bazter batean igaro zuen arratsa, ta goize– an aldameneko errira joan zan. Baiña lenengo, ber– tako bikarioarengana, alde artan geratzeko zer egin bear zuen jakitera. Erreztasunik ez bazegoen, pen– tsatuko zuen beste zer joera artu. Apaizak, beren aolkua eman ta aske uzten dute. Beste oietara bazijo– an, berriz, bazekien aolku on bat eman bearrean lotu egingo zutela. Agian, atera zan lekura biali. Bai– -baizekien ura ere euskaldun garbia izango zala. On– do artuko zuela ere bai. Aren meza entzun ondoren, sakristira joan zi– tzaion. Ikusi orduko, onek antz eman zion arrotza zala ura. - I ez aiz erri ontakoa. Ez ingurukoa ere. - Ez, bikario jauna. Inpernutik iges natorren bat naiz. 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz