BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak ura, elizatik ateratzerakoan, ikusi ere. Laxter antz eman zion onek zerbaiten ezbearra hazuela gizon arek. Beraizik topo egitera joan zitzaion. - Egun on. Goiz zabiltza. - Baita zuri ere. Semearen billa nabil. - Iges egin al dizu, bada? - Batek bai. Ura ondo dago. Baiña gaztea, ni kanpoan nintzala, bart etxetik eraman didate. Sus– mur txarra artzen diot nik orri. Arek ez du oraindik soldaduzkako adiñik. Gertakari orren garraztasuna laxter irentsi zuen lege-gizonak. - Atoz nere etxera. An seguruago itzegingo de- gu. Bein etxera sartu ondoren: ---: Nora abiatu bear dezu orain aren billa? - Arkitu arte ez naiz, bada, ni aspertuko. - Berri beldurgarria da ori ta aolku bat emango dizut. Etzoazela udaletxera. Ez dizute garbitasunik emango. Keja orrekin guardizibilletara ere etzaite urbildu, bizia maite badezu. Baiña jantzi beltzarekin dabiltzan oietara gutxiago. Semea bezelaxe galduko ziñake. - Zer esaten ari zera zu? Orduan nere semea il egin dute? - Barkatu nere izketa gordiña. Baiña garai ortan daramazkiten guziekin orixe egiten dute. - Ori ala bada, lenen arrapatzen detan oietakoari bi tiro emango dizkiot eta kito. Oiek zillegi badute, zergatik ez guk? - Mundu ontan iñork ez dauka bere antzeko bat iltzeko eskubiderik. Askoz obe dezu ixil-ixilik zure sendira bildu. Ezer ez irixteko, zere burua arraixku gorrian jarriko zenduke. - Orduan illa izango dala uste dezu? 46
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz