BCCCAP00000000000000000001793
Manueltxo Manueltxo, bigarren semea, alaia, ona, praile jo– atea ere nai zuen, baiña etxean norbait bear zutela-ta geratua zan. Ama-arreben ondora joateko agindu zioten. Be– ren deabruzko asmoa aurrera zeramaten borreroak: nai zutenak iges egin bazien, etzirala utsik joango. Baiña etxekoak iruzurtzeko, goxo-goxo itzegin zie– ten. - Ez beldurtu, biar arratserako emen izango de- zute ta. Ta gero berari: - Ven aquí, chaval. Eta bi eskuak atzera lotu zizkioten. Ama-alabak negarrari eman zioten. Etzuten aien esanik sinisten noski. Bere arekin joan ziran etxetik. Aiek joan ta ordu erdi inguru etorri zan aita, eta bi emakumeak negarrez arkitu zituen. Txunditua ge– ratu zan. - Zer dezute orrela negarrez aritzeko? Joakin arrapatu egin al dute? - Ez. Arek iges egin du, baiña Manueltxo era– man dute berekin. - Manueltxo, amazazpi urte bete gabeko muti- lla? Nik ori etxera ekarriko det. - Biar illuntzerako emen izango dala esan digute. - Nik ez det sinisten ori. - Ez al zaizkigu, bada, orren errex mutil gazteak iltzen asiko! - Naiago nuen emen egon banintz! - Orduan, aita, zu eramango ziñuzten -esan zion alabak. Ezer egiterik etzeukatela-ta, artan geratu zan or– duan. Baiña benetan usai txarra artzen zion aitak orri. Goizean goiz errian zan. Bai lege-gizon adiskide 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz