BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Guri, berriz, emen dagoela esan digute. Gezurretan ari ziran. Etxera sartzeko aitzaki billa zebiltzan. - Ez da aurrera joana, baiña ez du emen lo egi– ten. - Ori ikusiko degu. Ereki zaiguzu atea. Larria zan uraxe. Ez dagoela etxean ikusi ta joan– go balira... - Umeak, zoazte oiera! Ama-alabak atea zabaltzera jeiki ziran. Orixe zan beren etxean ezin agindua. Bi atean geratu ta beste biak aurrera egin zuten. - Non da Joakin? - Ez dago etxean. - Egitan ari al zerate? -galdetu zieten asarre. - Bai, bai. Emen bazkari-apariak egiten ditu. Baiña lotarako ez dakit nora joaten dan. Kanpoko biak ere sartu ziran eta elkar-izketan asi. - Arek reketeak il bazituen, ez gera gu emendik esku utsik joango -zion agintariak. - Baiña zer erru zeukatek emen geratu diran auek? -zion batek. Ura zearo ezezkoan zegoen. - Joakiñek zenbat urte ditu? - Ogei ta iru beteak. - Orduan besteak etzeukatek errurik. Bera arrapatzen badegu, ni izango nauk lenengo. - Eta senarra non dezu? -galdetu zioten emaz– teari. - Il-zori daukan arreba bat zaitzera joana da. Ontan, eskallerak beera somatu zuten borreroak Manueltxo, amazazpi urteko mutilla, sukaldean zer gertatzen zan ikusi nairik. Iru borrerok hatera ala oiu egin zuten: - Auxe eramango degu! 44

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz