BCCCAP00000000000000000001793

MANUELTXO Goiko txabolan, Subegorriak esan bezela, Joakin arkitu etzutenean, asarre xamar etxera etorri ziran. Atarira sartu orduko, txakurrak iskanbillaka eraso zien zaunkaka. Barrukoak ere, gizarajoak, txarrena pentsatu zuten. Aita bere arreba gaixoa zaintzera joana zan, eta uste det orrek salbatu zuela. Begirune aundi gabe, iru edo lau danbetako eman zituzten atean. Amak esan zion alabari: - Maria, ik itzegin bearko dien. Nik etzekiñat izkuntz ori. Jainko maitea, nola bukatuko ote da au? Pusilla banarekin, gerrian ere bazekarten pistola. Urdin beltz irudika jantzia. Txapela berdin. Latan zeuden aundi-txikiak aizkatu ziran. Alako batean, berriro, danba, danba, danba!, iru kolpe izugarriak atean. - Maria, atean zeuzkanagu, Joakiñek esandaka lau deabru aiek. Mariak, leiora atera ta daldaraka: - ¿Qué desean ustedes? - Abrenos la puerta, moza, que venimos a por tu hermano Joaquín. - Ez daga etxean. 43

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz