BCCCAP00000000000000000001793

JOAKIÑEN IGESA Tabemariaren aolkua etzeukan aztuta: - Eme ibilli adi, Subegorria etzegok lotan ta. Iri ere ikertxo bat egin naiko dik. Andik txuxenean errira jetxi zan -eskubitarra izan arren salkeririk egingo etzion lagun maite bat bazuen an-, arekin itzegiteko asmoan. Berez lege– -gizona, benetan gutxi bezelako zuzena. Itz-biderik ez emateagatik, bere etxean artu zuen. - Emen geratu al aiz, Joakin? -galdetu zion. - Bai. Joan diranen martxak ere ez dit, bada, biotzik asetzen. - Ez, Joakin. Baiña sartu zaizkigunak ere ez. Iru egun dituk etorri dirala. Alare, lau erritar badizkitek ixilik eramanak. Zuek Subegorria deitzen diozuten orí, Antton alegia, deabru guziak berekin dituen oie– takoa dek. Etzebillek bera, baiña orrek esaten ziek nor nor diran, arratsean artu ta garbitzeko. Eme abil, batez ere beren sarrerako jai auek ospatu ta aurrera aldegin bitarte. - Orduan bazterrak naasten dabil gure auzo ori? - Bai; baiña ez dek bakarra. Geiago ere salake- tan somatu dizkit. Iri ere sartu ditek ikaragarria. 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz