BCCCAP00000000000000000001793
Larri - Nere billa zetozela esan zidateken. Nerekin asi– ko zirala. Baiña urteetan goiko guda-gazteluan bizi– tako kapitana, nere ezaguna, beste militar batzuekin emen zegoken, Jaunari eskerrak. Arek laxter igerri zioken zertara zetozen, eta ala galdetu zieken: «Zer dezute onen aurka?». Guda aurretik, emen zebillen falanje gazte batí pistola kendu ornen ziola, sortu zuten okasio batean, eta Udaletxera eraman. Orre– gatik, bi illebete luze espetxean igaro zituen arek. Nik kontatu nieken gertatu zan guzia, eta kapitanak ala erantzun zidaken: «Nik ere, zure lekuan egon banintz, beste orrenbeste egingo nion. Nork eman zion ari armarekin ibiltzeko eskubidea?». Orduan pakean utzi zidateken. Baiña oraindik ez nauk lasai– tu. Egunez ez dituk sartuko. Baiña arratsean ez dit etxean lorik egingo. Ta i nola geratu aiz, aurrera joan gabe? - Ez det bi aldeetan oraindik ezer garbirik ikus– ten. Alare, pakean sartu dira. Gero ondorenak ikusi bear. Gizona illagatik ez dute soiñekorik urratuko . .,- Eta kintetan deitzen baaute? - Ori ziur badakit, eta laxter. Bitartean, auen berri ikasiko det. Aldegin nezake orduan beste alde– ra. - Eta etorri dan Subegorriak, pakean utzi al dik? - Zurekin ezertan sartu ote dan, orixe jakitera etorri naiz. - Bera ez dek agertu, baiña bere antzekoak biali zizkidak. - Nik ere, bada, arekin itzegin ta txuxenean one– ra azaltzea egin det, zure berri jakitera. Nik emen eman nion lotsa ez daukala aztuta; laxter ordaiñak artuko ditudala. Lepa-zamarretik elduta, ala esan diot: «Orain baiño aukera oberik... » Eta marmarre– an joan da. - Orduan erne baabilke. 35
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz