BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Etzeukat zertan joanik. Nere kinta deitzean, billatuko nauzute. - España askatzeko gogo gutxi daukazute. Zuen Euskadi ori dek nai dezutena. Etzegoen ortan asterik, goxoak zetozen eta. Ala erantzun zien: - Bestela ez nintzan emen geratuko, berdin ba– dakit nere kinta deitua dagola ta. Damutu zitzaion milla aldiz aiek an zeudela sar– tua. San Pedro Sanedriñean bezela artu zuten, etsaiak beren erdian. Alare·, eskerrak beren martxan joan ziran eta pakean utzi zuten. - Motel!, beldurtu nauk zerbait egingo ote dite– ken. Suminduak zetozek, jende asko galdu dutela ta, beretako batzuek esan didatenez. Or ere ez ditek denak berdin pentsatzen. Txakurra baiño ajola gu– txiagorekin gizonak iltzen oituak bazeudek batzuk. Odolak ere mozkortu egiten. - Eskerrak asko ziran. Bata bestearen errespe– toz, ez naute galderaka estu artu. Iru edo lau baka– rrak izan balira, gorriak ikusi bearko nituen. - Bai. Benetan gaiztoak zetozek, len ere esan <lit, Oiartzun alde ortan sekulako jipoiak artu dituztela ta. - Eta zuri pakean utzi al dizute? - Auek bai oraingoz. Salaketa gaiztoren bat ez badigute egiten, ez dituk gurekin sartuko. Baiña bes– te ori ere izan dek. - Zein: Subegorria? Salatu zaituzte orduan? - Bai, ta Anttonek. Bere lau borrerorekin, urdin edo beltz-urdiñez jantziak, txapel txiki bat borla go– rriarekin, Jainkoak zekit nongoak izango ziran, nere billa etorri itun illunbistan. Igerriko diok noski zerta– rako asmoan. - Gudate batean, eta auek bezela minduak dau– denak, musu ematera ez beiñepein. 34
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz