BCCCAP00000000000000000001793

LARRI Damutu zitzaion ara urbildua. Bertara baiño len buelta eman ta iges egingo zuen edo ez zalantzan ibilli zan, baiña beranduegi. Oartu ziran. Ordurako ikusia baizuten. Eta iges abiatzea okerrago izango zan beretzat. Kantina Txikia soldadu, txapel gorri ta beltzez betea zegoen. Orduantxe zijoazen Donosti alderako martxan. Tartean baziran guardiazibillak eta kargu artu zioten: - Zer abil i emen? - Emengo nagusiaren laguna naiz eta ikertxo bat egitera nator. Orduan tabernaria sartu zan. Arek esanta ikasi zuten apaizgaia zala, ta ziur bazekiela etzala ezertan ere naastu. Udara aldean, ardangelan lan asko zeu– katenean, berari laguntzera etortzen zitzaiola. Au gezurra zan, baiña eldu-leku ona. Ori jakin zutenean, pakean utzi zioten. Baiña baziran an ere Anttonen antzeko batzuk, zirika asi zi– tzaizkionak: - Zergatik ez aiz boluntario sartzen? 33

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz