BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Ni, beiñepein, arraixku guzien artetik garaille natorrek, eta azkena irri egiten duenak, bi aldiz egi– ten duela ziotek. - Aixa diok ori. Amaika gora-beera ta larri es– tuak igaro bearko dituk oraindik. Dena bukatua da– goela uste al dek? Iñork ez dik azken irririk egiten Jainkoak baizik, ala esan baliteke, denok azkenean aren eskuetatik pasa bear diagu ta. Agur, moten. Ez dit txarrik opa. - Gorde zak «agur» zikin ori sakelean. - Itz orrek sumintzen baau, amaika tripa-jate eraman bearko dituk. Makiña bat aldiz entzun bear– ko dek. Nik, beiñepein, iri ta beste edozeiñi esango ziot «agur». Asmo gaiztoakin ator. Neron enperado– rearen iritzikoa izango aiz noski i ere. - Nolakoa uan aren iritzia? - Ez al uan apaizgaitegian ikasi? Izan ere, politi- ka besterik bai al uan orduan ire biotzean? «Ai, erromatar guziak lepo bat baluteke, ura moztu ta denak hatera iltzeko!» ornen zioken arek. Uste baiño aurrerago sartu gabe, bukatuko dituk ire petralke– riak ere, eta iretarren iguingarri. Agur, moten, ta ondo izan! Eta txuxenean kantina txikira joan zan, taberna– riaren berri jakitera, subegorriak ozkarik egin ote zion-edo. 32

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz