BCCCAP00000000000000000001793

Erasoa Etxeko guziak bat egin zuten. Baiña urduri geratu ziran, salaketa gaiztoren bat egingo zien beldurrak. Joakiñekin ere topo egin zuen Anttonek. Subego– rri baten gisa eraso zion: - I ere emen? - Zergatik ez? Ez al gaituk, bada, emengoak? Edo euskaldunak bota ta beste urrutiko oiek ekarri nai dituk? - Euskadi? Sekulako utzi bearko dezute izen orí. - Orain artekoak arkaitz onen aurrean lertu di- tuk. Ondorengoak ere beren arraixkua izango ditek. Ire arrokeriak lenago joango dituk, bai, mundu onta– tik, Euskadi baiño. Gixaixo petrala aleena! Jainkoa ote augu? - Oraindik ere arro mintzatzen al aiz? - Ez. Jainkoaren aurrean bezela, txapela erantzi ta belauniko jarriko gaituk barkazio-eske. - Etzenduten ni berriz etorko nintzanik uste, ez. Baiña ni garaille sartu. - Motell, guri zor diguk. Guk ez ikusia egin ba– genduen, ireak egin zin. Bada ez bada ere, esker onez ire salbatzailleak babestera ez aiz etorri. Esker gaiztokoak munduan badituk; baiña i aiñakorik ez. - Babestu? Tabernatik arrastaka atera erazitako lotsa ondo gogoan zeukat. Ordaindu bearko didak, interes ta guzi gaiñera. - Interes ta guzi diok? -Joakiñek lepa-zamarretik atxitu zion-. Motell, oraintxe baiño aukera oberik... Txarra bakarra oroitzen al zaik? On egiñak ez al dik iretzat meriturik? Esan ziguteken, bai, i il nai iñute– nak: «Subegorria bizirik uztea oraindik ederki damu– tu bear zaizute». Erdiz-erdi asmatu ziteken. I ator noski denen nagusi, lagundu bearrean, galtzeko as– moan. 31

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz