BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Orren goseak sartu al zerate? - Guda irabazteko bear degu. - Orduan zuek bakarrak daukazute bizitzeko es- kubidea. Aita bakarrik zegoen etxean. Alare, asarre aurre– an jarri zitzaion, bere eskariari uko egin ta txarrean asten bazitzaion ere, aurpegi emateko prest. - Zer uste dek: ni bakarrik nagoela ta beldurtuko naukela? Oraindik ere aitaren ankapean geratuko in– tzake i. Orduan semeak ixil-ixilik aldegin zuen, esanez: - Arazo au obeto pentsatuko det. - Nai dekan bezela pentsa zak. Baiña ez dek emendik nik emandako zentimorik eramango. Guk ere bizi bear diagu. Bazkaltzera bildu ziranean, aita urduri ta asarre xamar arkitu zuten. Zer gertatzen zitzaion galdetu ziotenean, seme biurriak zer eskatu zion kontatu zien. Sumindu ziran. - Zer egin du orrek emen? Irabazia berak jaso– tzen du. Apaizgai-etxean, berriz, ezer egin ez eta kastatu. Berak kolperik jo gabe, gure bizkar bizi da. Orain ondarearen eske asi? - Emen etzegok ezer ere, azienda ta lanerako tresnak besterik. Orri dena eman ta larru gorrian geratuko ote gera, bada? - Entzun det -zion semerik zaarrenak- aber– tzale-otsa daukaten baserritarrei munta kentzeko as– moan datozela. - Izugarriren bat ez bada, ortatik burua jasoko diagu. Aziendak ere kenduko dizkigula esan etzidak, bada, seme txatxu orrek, arek neri eraso didan gisan, indarrean gure gauzak eraman nai balitu bezela? Obe dik atzera egin duen. Bestela, laxter ikasiko zin, txa– rrean asi balitz, oraindik ere aitaren mendean geratu bearko zuela. Etziguk pakean utziko. 30
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz