BCCCAP00000000000000000001793

ERASOA Zoritzarrez, sartu ziran egundo etorri bear etzutenak; eta aiekin batean, garaille ta arro, An– tton, Subegorria, on egin ziotenei esker eman taba– bestu bearrez, zigortzeko asmoan. Etxera egin zuen lenengo sarrera. Bere gurasoetara, alegia. Sortu ere bai aitarekin lenengo eztabaida. Bere senide-partea eskatu zion, etzala geiago etxe artan biziko-ta. - Motell, ik egin dekan lanagatik ez dik baserri onek gorako aundirik egin. Apaizgaitegian ere gure bizkar. Guk uste baiño diru geiago zurrupatua aiz. Nere emazte ta seme-alaben berririk gabe ez niek iri zentimorik ematera. Gure aurreratutako pixarrak zabaltzen asten bagera, etzaizute bakoitzari amarna duro geratuko. Sartu diran berri auek ere ire an– tzekoak badira beiñepein, beldur nauk ez ote gaituz– ten larru gorririk utziko. - Oiek ez <lira aitzakiak besterik. - Nondik ateratako semea augu, aitari erantzun oiek emateko? Etxea ez dek gurea. Errenta ere or– daindu bearra zegok. Dirutan ez nauk bosteun peze– taren jabe. Aziendak saltzen ezin asiko gaituk, ba– da... - Oiek danak kenduko dizkizute. 29

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz