BCCCAP00000000000000000001793

Antton eta Joakin zabalkundea egiteko baiño bide oberik ez al dek arki– tzen ire bizimodua ateratzeko? Deabruen lana dek ori. - Lantegietan beti norbait badek gaiñean, amasa artzen ere uzten ez dikena. Emen, berriz, illero-illero txeke txiki bat bialiko zidatek, nondik ez dakidala. Ura kobratu ta kito. - Eta kontzientziak ez al dik alako zimikorik egi– ten? - Ori ixildu erazi nin. Mezetara, bai, joaten nauk. Ori ez dit utsegingo. - Aizun ta itxurati ederra aiz orduan. Zer balio– ko dik ire mezak, lagun urkorik ez badek maite? Orí dek bearrezkoena. Kontzientziari ere lo arrarazi dio– kela? Ori zailla dek, motell. Egunen batean esnatuko zaik. - Urkoak maite? Ostiko besterik eman al zidatek orain arte? Orrelaxe berexiko ziran. Baiña Kantinako aparia ezkero, etzan Joakiñekin itzegitera ausartzen. Autsi zuten, bada, betiko. Bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen. Falanjea zer zan oraindik erriak ez bazekien ere, Joakiñek ondo ikasia zeukan. Lagunak erakutsi zion. Onekin topo ez egiteagatik, iges ibiltzen zan Antton. Onek arazo batzuetarako bum argia zuen. Etzan kendutako armaren eske joatera ausartu. Baiña epai– lleak deitu ta auzi egin zion. Illabete batzutarako zigorra eman ere bai. Ura espetxean zegoela, gudak eman zuen asiera. Baiña nor nor zan galdezka ibilli gabe, ateak zabaldu ta denak aske biali zituzten, bein gorriak Donos– tia'ren jabe egin ziranean. Ikusi zuen Joakiñek etxera etortzen. Bereala galdu zan andik. Gero, batzuek ziotenez, gudarozteak Loiola'tik Gobierno Militarra artu nairik eraso zionean, an 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz