BCCCAP00000000000000000001793
ANTTON ETA JOAKIN Antton zuen izena, falanjea zala-ta gudazalea. Besteak, berriz, Joakin. Biak apaizgaiak joan zan urtera arte. Auzoak eta lagun maiteak. Baiña guda– zalea biali egin zuten, apaiztegian falanjetarren eta • gudazaleen zabalkundea egiten asi zalako. Aldez au– rretik aolku on bat eman zion Joakin bere lagunak: - Utziok, motell, lan orri, emen ez dek zillegi-ta. Biali egingo aute. - Nik iñori kalterik egiten al ziot? - Deabruak ez likek besterik erantzungo, egiten duen lanagatik. Kalte? Mesede baiño geiago, motell. Orain arte etxe ontan pakean bizi gaituk. Baiña ire iritzira batzuk makurtzen badira ta besteak ez, bada– kit nolako gerra sortuko duten gure artean. - Ori nai dit, bada, nik. Arrazoia non dagoen ikasi dezatela. - Guk artu degun bizibiderako gaizki zegok ori. Denentzako egingo baigera apaiz. Alderdikeritan as– ten bagera, berriz, ez al dek pentsatu nai zer gertatu– ko litzaken? Eliza bera ere ondatuko genikek. - I ez al aiz abertzale? - Bai. Nere iritzia ori dek. Biotzak ori eskatzen 23
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz