BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Aitortu da orduan? - Bai; ta nere iritzian oso ondo preparatua zego- en. Ez det uste amets oiek geiago etorriko zaizkio– nik. - Orixe egi biurtuko balitz ... - Nere iritzia beiñepein ala da. Uste gabeko arri- garria izan da gu biok berriz emen elkartzea. Berak nai badu, dena kontatuko dizue. - Eta zuk zergatik ez? - Ixillean aitortuak beude ezkutuan. Lasaitasun ederra artu du beiñepein. - Ori egia bada, pakea izango degu. - Nere iritzian bai. Esan didanez, igandean eliza- ra Jauna artzera jexteko asmoak ornen ditu. - Guk lagunduko diogu. - Agur, bada, ta ondo bizi. - Eskerrik asko berriro ere, ta agur. Antton kontentu geratu zan, baiña Joakiñen zo– rionak ere etzeukan neurririk. Arantzazu'ko Amak etzion nolanaiko saria eman. Aberatsa benetan egin– dako txangoa. * * * Oraindik eguo batzuk geiago igaro zituen Joaki– ñek etxean; eta bere lagun ta adiskide guziei agur egiñez, joan zan utzi zuen artaldera. Oraindik an bizi da nonbait. Sagar-ale eldu bat bezela, eskuetara erori zitzaion Antton ere. Alare, bazeraman arantz zorrotz bat muiñetarai– ño sartua: ama poztu gabe zijoala. Ez baizuen onek semea ezagutu. 220

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz