BCCCAP00000000000000000001793

Urrikalpena guziok ditugu gure mixeriak. Nik ere bai, ta ez gutxi. Baiña gazte-gaztetatik nere belarrietan durundan ibi– lli ziran eta gero biotz-muiñetaraiño sartuak alako ebanjelioko itz aiek: «Maite itzazute etsaiak; ez go– rrota. Otoi gaizki egin edo erasotzen dizutenen al– de». Nere bizieraren zuzenbidea ori izan da: ez artu gorrotorik iñori. Len ere esan dizut: amets gaizto oiek guziak bukatuko zaizkizula uste det betiko. - Nai nuke orixe asmatuko bazenu! - Zergatik ez, barkatuak dauzkazu ta? - Amar urte auetan ordu onen billa ibilli naiz, baiña beti atzera. - Ibiltzeko gauza zera noski? Nai dezunean joan ziñezke Jauna artzera. Penitentzi bezela orixe ema– ten dizut. - Bai, bai. Joateko gauza naiz eta igandean egin– go det. Baiña zailla da dotrin ori: zuk bezela etsaiari barkatzea. - Zedorrek pentsatu, nere lekuan zu egon bazi– ña, barkatuko al zidazun. - Ez det uste. Olako biotzik ez daukat nik. - Agur, bada; ta len etsai giñanak, orain lagunak egin gera. Jainko-graziaren lanak olakoak dira. Agur, bada, berriro, Antton. Jainkoak entzun ditu nere otoitzak. Begira-begira egon zitzaion atzetik, txundituta, pozaren pozez malkoak zerizkiola. - Ori dek gizona, ori! Ez ni! Gorrotoak guda zekarrek; maitasunak, berriz, pakea. Etzutela bisita motxa ta zai zeuden ama-alabak. Atera zanean, alai ta irripartsu ikusi zuten Joakin. - Zer moduz? Zer dio gure Anttonek? -galdetu zioten. - Ustu-aldi ederra eman diola bere kontzien– tziari. 219

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz