BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Etzaiozu bada lekurik eman. Nere lekuan beste apaiz bat izan bazan, etzenduen zuk aítortza onik egingo. Nik, nekielako esan erazi dizkizut. - Bai. Arrazoi dezu, Joakin. Olako gizon baten aurrean makurtu bearra <lago. Neregatik orrenbeste suprituta, nola ez nauzu oraintxe bertan itotzen? Joakiñek, berriro bere eskua luzatuz, ala eran– tzun zion: - Au da neretzat egun atsegiñenetako bat. Nere bitartez Jainkoak barkatu dizulako, zeruan sartu zera zu. Ni ere bai, barkatu dizudalako. Iñor itotzeko asmo txarrik ez da nere biotzean jaio. - Orduan zuk <lena barkatzen didazu? - Ez nizun bestela asoluziorik emango. Etzaitut egundo gorrotoan eduki. Berrogei urte auetan eman ditudan meza guzietan, beti zure alde otoitz egin det. Bizi zerala esan dit zure anai Joxek. Arantzazu'n izan naiz; or ere etzaitut aztu. Onuntzean, berriz, alabear ta zure emaztea nere ondoan exerita, arek eman dit denaren berri. Baiña ez daki oraindik nor naizen. - Arrigarria zera, Joakin. Zure lekuan ni egon banintz eta zu nerean, nik ez nizun barkatuko. Asta– keriren bat egingo nuen. - Zu lasai ta zoriontsu ikusita, benetan pozten naiz. Ori da nere atsegiñik aundiena. Zalantzik gabe geratu ziñezke nik barkatu dizudana Jainkoak ere askesten dizula. Damutua baizaude. Zorionak bada, Antton. Oraindik ere uste zuen onek ametsetan ari zala. Alako gizonik izaten zanik ere ... Etzekien zer eran– tzun. Ustez berak gorrotoz il erazia zuen batek, neu– rri gabeko pake ta zoriona sortu zizkion biotzean. Sinisten dutenak bakarrak dakite orren berri. - Ni ez bezelakoa izan zera. - Ondo bukatzean dago dena. Gizon-emakume 218

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz