BCCCAP00000000000000000001793
Urrikalpena - Jakiten dezunean, ez izutu gero, Antton. - Nere izena nola dakizu: emazteak esanta-edo? - Ez. Aspalditik dakit nik izen ori. Begiratzen zion bazter guzietara, antz pixar bat artu ere bai, baiña ezin ziteken ura izan, Bilbao'n pusillatu zuten ta. - Ez badidazu esaten, ez antzik eman ere. - Bilbao'ko ospital batean zauritua zegoen batek ez al zizun zuri esan : «apaiz egin ta nik agian orain– dik pekatuak barkatuz paketu bearko dit ire biotz ori»? - Egia da ori. Nork kontatu dizu? - Neroni nintzan, ori esan nizuna. - E? Zu Joakin zerala? Ezin litekena da ori! Ura Bilbao'n il zan! - Ez, Antton, ez. Arek iges egin zuen -erantzun zion euskeraz. - Egitan ari al zera? Orra ildakoak egunez ere nere begien aurrean. Emengo aitortza au ametsa da orduan? Len bezela geratzen naiz. Olako ametsak maiz egiten baiditut. Gero, esnatzean, alako tristura bat geratzen zait, gezurra zala oroitzean. - Ez, Antton, ez. Egia da. Ez da iruzurra. Nik iges egin nuen. Kontatu zion nola ibílli zan Prantzi'ra joan bitar– tean, eta nolako laguntzailleak eduki zituen bide luze ortan guzian. Sinistu zion, baiña erremindua geratu zan, aren aurrean eskuan musu emateraiño makurtu zalako. Ta, zapuztua bezela, serio. - Dirudienez, zuk badiozu oraindik Joakiñi go– rroto edo ezin ikusi pixar bat, eta ori txarra da gero ... Buru-makur serio-serio pentsatzen egon ondo– ren, erantzun zion: - Egia diozu. Baneukan nere arrokeria. Ez da oraindik bear bezela il. 217
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz