BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Aundi batek ere burua azaldu du. Baiña berriro ba– rrura sartu da. Txiki guziak ere bai aren atzetik. - Orrekin zer esan nai zenduke, jauna? - Ez dituzula pekatu guziak aitortu. Aundienak gorde dituzu. - Orduan, zuk nere pekatuen berri badakizu? - Ametsetan ikusten dituzun aiek zergatik ager- tzen zaizkizu: on egin zenielako? - Ez, jauna, ez. - Ez dituzu, bada, aitortu. Noizbait, lotsa guziak botata, dena zeukan bezela ustu zion. - Bejondeizula! Ez naiz batere arritzen, olako bat baiño geiago aitortu ditut lenago ere ta. Orain damutu zaite. «Jesukristo nere jauna» jakingo dezu noski. - Oierakoan beti errezatzen det nik ori. - Benetan damutuz esazu bada. Apaizak, unetxo batean bere baitara bildua egon ondoren, serio-serio ta biotz-biotzez asoluzio edo as– kespena eman zion. Zorionarekin batean eskua ema– nez, besteak apal-apal muxu eman ere. Alako arnas lasai bat egin zuen aitortu zanak: - Jaunari eskerrak, ez det ezertxo ere gorde. Apaizak ala galdetu zion: - Lasaitasun ederra artu dezu noski. - Itzez agertu ezin litekena. - Ez dezu amets gaiztorik egingo geiago. - Ez ate? Ori egia balitz... - Zalantzik gabe, nerekin ez beiñepein. Badaki- zu atsegin ori nork eman dizun? - Zure bitartez, Jainkoak. - Egi borobilla. Baiña ni nor naizen badakizu? - Ez badidazu esaten, zer dakit nik? 216
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz