BCCCAP00000000000000000001793
Urrikalpena go apaizak deitzeko asmoan. Baiña ezagunak ditut eta lotsatu egiten naiz. Ez al ninteke zurekin aitortu? - Bai. Baiña preparatua al zaude? Alare, nai ba– dezu, nik lagunduko nizuke. Baiña bearren-bearrez– koenak sinismena ta damutasuna dira. - Illebeteko azterketa egin ondoren, gogoratzen zaizkidan pekatu guziak memoriz dakizkit. Ortan beiñepein ondo preparatua nago. - Ortaraiño ez du agintzen Jainkoak, baiña ez dago gaizki egiña. Egun gaizto askoak ikusi dituzu. Orrekin, benetan aurreratua daukagu lana. Jainkoa– ren lenengo agindutik asiko gera. Banaka-banaka bostgarreneraiño joan zan. Baiña au utzi ta seigarrenera salta zuen. Bukatu arte, etzion Joakiñek ezer ere esan. Orduan: - Oraindik zauli zaude zu. - Zergatik diozu ori? - Bostgarren langa, gaiztoena noski, aidean igaro dezu ta... Zenbat dira Jaungoikoaren aginduak? - Amar. Neri ala erakutsi zidaten -erantzun zion. - Zuk bederatzi bakarrak erabilli dituzu, bost– garrena utzita. Zuri kezka gaizto oiek ematen diz– kizutenak, baliteke agindu ortan sartzea. Ni engaña– tzen errex da; baiña ez Jainkoa. Ez badituzu dakiz– kizunak aitortze:n eta damutzen, barkatu bearrean, pekatu berri bat egingo zenduke. Utzi lotsa ta txo– rakeriak, eta bota dena, zuk kontzientzian daukazun bezela. - Bai, jauna, bai. Langa ortatik igarotzea zail egiten zait. Baiña ez det egundo egokiera oberik arkituko, ta or dijoa nere biotzeko eden guzia. Alare, etzuen dena gertatu bezela ixuri apaizaren aurrean. Onek, ordea, bazekien bere pekatu batzuen berri ta etzituela aitortu, eta ala erantzun zion: - Sube txiki asko ikusi ditut zure aotik ateratzen. 215
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz