BCCCAP00000000000000000001793

Urrikalpena - Bai, jauna, bai. Gaixo nago -noizbait erantzun zion, bere etsairik amorratuenaren aurrean benetan umildua. - Nere atsegiña, berriz, gaixoak bisitatzea da. Aien oiñazeak arindu, zerbait lasaitu, beren kezkak entzun, biotzeko ikarak uxatu ta -zergatik ez?-, gai– xoak nai badu, aitortu ere bai. Gorputzeko oiñazeak sendatzeko or <laude sendagilleak. Gu barrurago sar– tzen gera. Naigaberik txarrenak kontzientzikoak bai– dira. Nik, zure gorputz aul ortan, Jesukristo herbera ikusten det oiñazetan. Nai badezu, izketa aspertu bat egingo degu, zure kezka oiek nondikakoak diran ja– kiteko. Gela-bazter batean bazegoen aulkia. Gaixoaren ondora eraman ta asi zuten beren elkar-izketa. - Kontzientziko gaitza diozu? -erantzun zion gai– xoak-. Orixe da, bada, nerea. Ori kendu ezkero, gorputz au oraindik zerbait xuxpertuko litzakela uste det. Maleziz esan zion ori apaizak, eta gaixoak eman– dako erantzunean garbi igerri ere zer nai zuen: bere biotza ustu. Aitortu alegia. - Bai; gorputzeko gaitz asko kontzientzitik asten <lira. - Ez badatorkizu gaizki, orixe garbitu nai nuke. Apaizak seminariotik ezagutzen zuen, eta berro– gei urte aietan etzala ura aitortu dudik etzeukan. Ortarako, galdera batzuk egin nai zizkion. - Ondo edo gaizki etorri, apaiza naizen aldetik, nere eginkizunik nagusienetako bat ori da. Baiña sinisten al dezu? - Bai, jauna. Ez det egundo galdu, ta zaar– tzaroan ta beroagoa. Ortatik datoz nere kezka auek guziak. - Ori bearrezkoa da. Baiña sinisten al dezu aitor- 213

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz