BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak aldiz etzion entzun? Egia da, bai, Jainkoak makillik gabe jotzen badakiela. Baiña ez al zan ori beretzat Jainkoaren grazi bat izango? Ez bazituen amets gaiz– to oiek izan, oroituko al zan egindako lan txarrez? Jaunaren bideak ezkutuak baidira. «Or zegok ire naigabe guzien borreroa, ezer ezin lezaken aurtxo bat bezela, ire eskuetara eroria. Egin zak irri bere bizkar. Esaiok azkena par egiten duenak bi aldiz egiten duela. Supri erazi ondoren, ito ta aldegin zak emendik Ameriketa alde ortara, ta iñork ez dik jakingo nork egin duen. Ez al diok beiñepein orri barkatuko! Ez al aiz ain eroa izango!». Bazirudien norbaitek belarrira ori esaten ziola. Zenbaitek etzuen egokiera ori galduko. Baiña aren asmoak etziran olakoak. Len ere ortarako egokierak izan zituen. Atare, beti barkatu zion. Urrikalpena jaio zan biotzean; ez gorrotoa. Bere adiñerako xaartuegia, bai, benetan Antton zan ura. Joan zitzaizkion gaztetako arrokeriak. Az– kena par egiten zuenak bi aldiz egiten zuela esateko algo aundirik etzeukan gaixoak. Itxura galdua, lauso Xiiinarra, zorrotz begiratzen bazion ere, etzeukan ezagutuko zuen beldurrik. Apaiza zala bai, igertzen zion. Bazirudien kezka txar aiek kentzeko laguntza eskatzen ziola. Bere ondora urbilduz ta esku emanez: - Jainkoak arratsalde on. Badakizu gaixoa bixita– tzea ebanjelioaren aolku on bat dala. Zure emazteak esan didanez, zu ala zaude noski. Etzion berealakoan erantzun. Begira-begira ze– gokion, al zuen aiñean burua zuzenduz, gizon estra– ñu baten aurrean izututako ume bat bezela. «Ezagutu ote nau?-zion berekiko Joakiñek-. Ori txarra izango litzake nere asmoetarako». Zenbaitek itoko luke. Asmo obeak zeuzkan Joa– kiñen apaiz-biotzak. Anttonek, beraz, etzion antzik eman ere. Erderaz itzegiten ziola-ta, lasaitu zan. 212
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz