BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Bai. Gaztetan, arrokeriak eraginda, iñoiz il be– ar ez bagendu bezela, astakeriak egiten ditugu. Ge– ro, egiaren ordua urbiltzean, larria biotzean. - ,Eta zu joango al ziñake? - Apaiza naizen aldetik, nola ukatuko dizut ori? Bai; joango naiz. Baiña naiago nuke zuk aurretik esango bazenio zerbait. Nai badu beiñepein, ni sartu– ko naiz eta, susmur txarrik ez dezan artu, erderaz itzegingo diot. Gaixoaren etxera iritxi ziranean, alabak artu zi– tuen eta ama txuxenean gelara joan zan. - Antton -esan zion-, apaiz arrotz bat badago emen, bere lagun bat bisitatzera etorria. Zure berri jakin duenean, onera igo da. - Eta nola ikasi du ni orrela nabillela? - Arantzazu'tik etxerakoan elkarren ondoan exe- ri gera, ta izketan-izketan neronek esan diot. - Euskalduna al da? -galdetu zion. - Bai, baiña ez det uste ondo dakienik. Berrogei urte auetan Ameriketa aldean mixiolari ibilli ta dato– rrena. - Esaiozu, esaiozu sartzeko. Emazteak atera zanean: - Barrura deitzen zaitu -esan zion. - Bide erdia igaro degu -apaizak. - Ala uste al dezu? -siniskaitz erantzun zioten ama-alabak. - Bai. Ortik aurrera konponduko gerala uste det. - Jainkoak ala nai dezala. 210
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz