BCCCAP00000000000000000001793

Aparia - Ekatzu neri ori -eskatu zion gudazaleak-, tiro bat eman bear diot nik orri-ta. Ori entzun zutenean, beste irurak laxterka atera ziran kanpora. Eskerrak apaizgaiari. Biotz onekoa izaki. Arek galerazi zien. Bestela txikituko zuten. - Utziozute pakean. Ez eskuak orrekin zikindu. - Biar joan adi Altza'ko auzitegira, ta an emango ditek pistola au -esan zion tabernariak. - Au ez dek ortan geratuko. - Ortan atera aizenean, baagoke kontentu. Isatsa zapaldutako sube gorria bezela aldegin zuen andik. Txiki milla puska egin etzutenean, kon– tentu zeuden apaldarrak ere. - Urde orrek gure aparia ozpindu ziguk. Sartzen zan lekuan, non edo andik okasioa zera– man arek. Guda aurretik olako batzuk ezagutu nituen. Ez denak au bezin erretxiñak. Etsaiak sartu ziranean, etzuten kalte txikia egin. 21

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz