BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Bai. Bestela ez nintzake orrela jantzia ibilliko. - Zu etzera emengoa izango? - Bai. Emengoa naiz ni, euskeraz ari gera beiñe- pein ta. - Barkatu. Oñati'n bizi zerana esan nai nizun. - Euskalerrian ere ez. Ameriketan berrogei urte igaro ta etorria. España'ko indarkeriak bukatu ta aldaketa pixar bat egin baita, Euskalerrian sartzeko baimena iritxi detanean, nere maiteak ikustera azal– dua naiz. Denbora berean erri xaar oni bisitatxo bat egin. Ez dakizu urrutiak eta luzaroan ez ikusteak nola edertzen duen jaio giñan lurra. - Nik ez dakit, baiña ala izan bear du. Askori en– tzun baidiet. - Aspaldian biotza iqikan neukan. Neri beiñe– pein egundoko zarrara egin dit. - Mundu asko ikusia zera orduan? - Ez. Ango eliz bateko bikario egon naiz. Zu, berriz, Arantzazu'ko Amaren oiñetara mesederen bat eskatzera igoko ziñan noski? - Bai, jauna. Ez det au lenengoa. - Sinismen bero batek badaki gure naigabeak arintzen. - Bai. Ori ala da. Baiña zu apaiza zeran ezkero, ondo ulertuko dituzula uste det nere atsekabeak. Emakumeak zerbait kontatu nai zion, baiña etzan ausartzen. Ala erantzun zion: - Guk egitekoa bada... Zer gertatzen zaizu? Mai– teren bat gaixo ta Elizatik aparte agian? - Ori da. Senarra daukat gaixo edo kezkaz hetea. Gau ta egun ez du atsedenik artzen, eta aren ondoan nik ere ez. - Kezka oietan lotua bazabiltza, ez daramazu bi– zimodu goxoa. Ortarako, mediku on bat obe zendu– ke. 208
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz