BCCCAP00000000000000000001793
ETXERA BIDEAN Goizean erromes joandako autobus aietako bate– an lekua billatu zion gudari xaarrak. Baiña ara joan zaneko, beste batek aurrea artu ta apaiz gizarajoa txutik geratu zan. Amonatxo batek bere ondoan es– keiñi zion aulkia. Asko ibilli zan eta etzuen izan bere eguneroko otoitzak egiteko denborik. Izketarako, berriz, etzuen ezagunik. Otoitz-liburua artu ta errezatzen asi zan, bada. Aldamenean zeraman ema– kumetxoa, berari begira jarria, ain goibel ta triste iruditu zitzaion Joakiñi, arixe galderatxo bat egin arte etzan lasaitu. - Erromes etorria zu ere? Poztu zan, apaiza galderaka asi zitzaionean. - Bai, jauna, bai. Alaxe etorria naiz. - Ezbearren bat edo? Triste ikusten baizaitut. - Ezbearra ezin nezake esan. Baiña etxeko nega- rra bai -erantzun zion, bere malkoei ezin eutsirik. Zenbat olako negar ixil ez ote <lago mundu on– tan? Eta agian, lasaitu lezaken lagun on bat ezin arkitu. - Zu apaiza zera noski? 207
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz