BCCCAP00000000000000000001793

Arantzazu'ra - Aizazu: gaizki iruditzen ez bazaizu, bertso oiek eman bear dizkidazu, gaur bazkaltzean kantatzeko, orduko nagusia oraindik bizi da ta. - Bai, nai badezu. Nerekin daramazkit -eta ber– tan eman zizkion. - Zoraturik entzungo dituzte, geienak beiñepein. Tartean ez dakitenak badira. Baiña pazientzia artuko al dute, ainbeste urtean ixilik egon gera ta. Mezetan zan gudari xaar batek entzun zituen ber– tso aiek eta zarratara bizia egin zioten. Nor ote zite– ken apaiz ura? Ez ote zan gero Joakin, bere bata– lloian ibillia ta azken egunetan zauri gaizto bat egin ta ospitalera eraman zutena, ta igesan bere etxean apaldu ta argazki ura utzi zuena? Baiña bere guraso– ak esan ziotenez, ura Arantzazu'ko ondoan il zuten. Joakin konbentutik atera zaneko, an zuen aurre– an, berak uste etzuela. Begira-begira egon zitzaion. Bai aren antza artu ere. Galderatxo bat barkatuko al zion. - Barkatu, apaiz jauna. Zu iñondik ere gudari izana zera. · - Bai, gizona, bai. Amaika istillu igaroa gaiñera. - Bai; bertso oiek diotenez, bai. Ta batalloi bate– an ibilliak noski. II ornen ziñala, baiña nik ez det sinisten. Zu iñondik ere Joakin zera. - Asmatu dezu. Zu, berriz, lautatik bakarrik ge– ratu ziñan ura. - Egia orí ere. Berrogei urteren buruan bi gudari xaarrak besar- katti ziran. - Igesan etzenduen zuk gure etxean apaldtr? - Bai; ta argazki batekin ordaindu nuen. - An dago oraindik ura. Gaur, berriz, elkarrekin bazkalduko degu. 205

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz