BCCCAP00000000000000000001793
Arantzazu'ra andikan ere zure laguntza eske, Ama biotzbera; zure oiñetan emen naukazu berriz nere zaartzera, berrogei urte oitan bezela Zu oroituko al zera? Eskerrik asko, Ama maitea, banoa urrun atzera, artzairik gabe utzi ditudan nere ardien artera; Zutzaz aztuko banintza ere utzi baiño len galtzera, berrogei urte oitan bezela Zu oroituko al zera? Agur, banoa, aldegin bear, naigabea biotzera, gaur urrun joanagatik berriro igo nai nuke onera; Ama-semeak geran ezkero etorriko naiz atzera, berrogei urte oitan bezela Zu oroituko baizera. Bukatu ta aldare aurrean belaunikatuz, txuxene– an sakristira joan zan, meza-laguntzaillea oiñak arrastaka aurrean zuela. Bein bere jantziak erantzi zituenean, orduko oitura zanez, apaizak bedeinkatu ta eskua luzatu zion musu emateko. Baiña meza-laguntzaillea txunditua geratu zan. Begira-be– gira jarrita, ala esan zion: - Zuk noren bertsoak kantatu dituzu or? - Neronek jarriak. - Eta egia al da or diozuna? 203
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz