BCCCAP00000000000000000001793
Arantzazu'ra an, senarrak bakarrak izango zituen ainbeste, txikia bazan ere. Kristau sutsua ta euskaldun garbia. Au zan orduko dantzariei erakusten ziena ere. Oitura eder bat bai ornen zeukan, nere iritzirako beiñepein, -sinismen berokoa izaki ura-, beste askorentzat txo– rakeri bikaiña izango da baiña. Errenderi'k eliza bakarra zeukan orduan. Ama Birjiñaren Jasokunde-bezperan, eliza zaarraren Zaindaria ala baita, illunabarrean ate guziak itxiko zituen eta egundoko dantza-saioa egiten zuela, izerditzeraiño, aldare nagusian, Ama Birjiñaren au– rrean. Bukaeran, aurresku bat bere omenez. «Erriari ainbeste gustatzen zaizkion dantza auek, zergatik ez Ama Birjiñari?». Gauza zan arte, orixe egiten ornen zuen. Joakiñek ere, Gipuzkoa'ko Zaindariaren aurre– an, meza eman ta sakristira zijoala, aldarean txut– -txutik jarririk, mezako jantziak oraindik soiñean zeuzkala, meza-laguntzaillea aldamenean arrituta, ondoren datozen bertso auek kantatu zituen, abots ederrean, meza entzuten ziran guztien aurrean. Etzan berezko bertsolaria, baiña bazekien txukun xama– rrak egiten. Irakurtzen dituenak epaituko ditu. Zer– gatik etzuten izan bear Amaren atsegingarri? Makilla eskuan, zauri egiña, gorputz guzia minbera, Bilbao aldetik etorri nintzan Arantzazu'ko gaiñera, il nai niñutenengandik iges ixil zure babesera; berrogei urte joan diran arren, Ama, oroitzen al zera? Larritasunez aldegin nairik Bidaso'z beste aldera, 201
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz