BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak zala eske ibiltzen zan praile ura etzala il oraindik. Xaartua, baiña burua argi. Arixe eskerrak eman ta izketalditxo bat egiteko bazeukan gogoa. Bere iri– tzian, arek salbatu ez bazuen ere, on aundia egin zion. Bilbao'tik etorrita zegoen bezela, beste aldera igarotzen naiko lanak izango zituen. Gaiztotzen asi baizitzaion zauria. Konbentura igo zanean, arrituta geratu zan. Se– kulako aldaketak egin zituzten. Bein baiño geiagotan entzuna zeukan, bera apaiz zegoen lekuan, berritu ta aunditzen ari zirala. Baiña etzuen ainbesteraiñokoa izango zanik uste. Lengo eliz xaarraren gaiñetik, beretzat oroitzez betea, berria zeukaten egiña. Orra– zea ziruditen egundoko dorreak arri landuz. Eliza– -sarrerako arresiak berdin. Ate ta aldare-aurrea oraingo era berrira margotuak. Norbaitek bota zuen dima. An egindako lana etzan auntzaren gaberdiko eztula. Egia begiratu batean elizak basatia dirudiela, ta ala dala gaiñera. Baiña bai bere inguruak ere; etxeak eta bere aldamenak ez dutela alde aundirik. Ederki ezkontzen dirala. Arrituta denei ikusi-mukusi bat eman ondoren, billatu zuen sakristirako bidea ta txuxenean an sartu zan. Sakristauari ala eskatu zion: mixioetatik zetorre– la ta berrogei urte aietan Amari etziola bisitarik egin; ea mesedez meza emateko modurik izango zuen. Baietz, baietz. Jarri zizkion bear zituenak. Gero Anai xaar bat deitu, meza laguntzeko beti prest zego– ena. Apaizak bereala ezagutu ere ura zala eskale xaa– rra ta igesan etxean zaindu zuena. Baiña onek ez meza-emaillea. Alare, orduan etzion ezer esan. Meza eman ondoren, gogora etorri zitzaion bere gaztetan Errenderi'ko sakristauak egiten zuena. Au, izengoitiz Mami. Ezkondu ziranean, senar-emazte biak ez ornen ziran larogei kilo. Nik ezagutu nituene- 200

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz