BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Onuzkero erderaz mintzatuko aiz aiekin? - Astoa aleena! -erantzun zion-. Baiña polliki- -polliki ikasiko ditek. Ez dituk orren ezjakiñak eta tontoak. - Etziotek, bada, semeari izugarrizko talenturik erantsi. - Egi auek ez dituzute entzun nai, baiña laxter beteko diranak. - Garai bateko igerleak bezela aiz orduan i, Jain– koak bere naia gure artean zabaltzera bialia. Ori esanta, bat-batean zutitu zan apaizgaia. - Gure pazientziak ere badik neurria. Aldegin zak emendik. Bestela, arrastaka aterako aut. Ire adar-jotze ta lerde zikiña ixuritze orrek etziguk bate– re onik egiten, gure gutunik maiteenak galdu nairik dabillen oietakoa augu-ta. - Ni, nai detan lekuan egongo nauk. - Ortan arrazoi dek. Baiña ez biraoka ta pake- -pakean ari geranoi isekaz. . - Nik zer itzegin bear detan ere, ik agindu bear al didak? - Emen ez dik iñork ire birao-zerrenda ori en– tzun nai, eta eseri adi gurekin jatera edo oa ire sube gorrien kabira. - Ik ez didak aginduko nik non ibilli bear detan. Apaizgaiak etzion itzik trukatu. Bat-batean zuti– tuz, bi beso-ondoetatik atzera artuz, arrastaka atera zuen gela txiki aren barrendik. Tabernaria ere sumindua zegoen. Kanpotik en– tzuten baizituen aien elkar-izketak. Igandero bere okasioa jarri arte etzan ixiltzen, gaiñera. Zital arek pistola txiki bat eduki berekin. Ura ateratzen ari zala, oartu zan tabernaria. Eskutik ken– du zion eta berak gorde. 20
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz