BCCCAP00000000000000000001793

ARANTZAZU'RA Arantzazu beti buruan ta biotzean edukitzen zuen Joakin apaizak. Bera mixiolari zegoen lekuan, ba– zeukan aldaretxo bat Arantzazu'ko Amaren irudiare– kin eta bere izenean jasoa. Bere eguna zanean, an ematen zuen beti meza. Bataiorakoan, aur askori jarri zien Maria Arantzazu izen ori. Andik onera zetozen etorkiñei, aolku au ematen zien: - Gipuzkoa'n sartzen bazerate, ez itzuli Aran– tzazu'ri ikertxo bat egin gabe. Besteak orrera bialtzen bazituen, bera onera azal– du ta nola geratuko zan bere biotzeko Amari bixita– txo bat egin gabe? Bere eraspen ori aspaldikoa zan. Urtean bein baiño geiagotan, bi edo iru lagunekin, oiñez igoko zan, an aitortu ta Jauna artuz. Etzan bada ara joan gabe geratuko. Etxeko ta beste aideekin egin bearrak bukatu zituenean, Amari ikertxo bat egiteko asmoak artu zituen. Bilbao'tik igo zanean bezela, bakarrik lasaia– go ibilliko zala, ta bere biotzaren eskaria abeto bete ere. Orduan oraindik, Euskadi'n beiñepein, sotana– rekin ibiltzen ziran apaiz asko. Joakin ere alaxe joan zan, ixilka, Arantzazu'ra. Joaterako, bazekien, etxekoak esanta, bera emen 199

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz