BCCCAP00000000000000000001793
Noizbait - Baita zuri ere! Lenengo begiratuan arrotz estrañu bat iruditu zi– tzaion. Baiña anaia izango zan, izen ta guzi deitu zuen ta. - Barkatu. Baiña ni ez banaiz deskuidatzen, zu nere anai Joakin zera. - Bai. Uraxe bera. Ez dezu gutxi egin ezagutzea. Berrogei urte badira mugan agurtu giñala, ta zu oraindik gaztea ziñan. - Baiña izenez deitu nauzunean, nor besterik izan ziteken? Lenbizi etorri zan mutil koskor arek, laxter zabal– du zuen Ameriketan bizi zan osaba apaiza atarian aitarekin izketan ari zala. Etxean ta kanpoan ziran guziak itxumustuan etorri ziran, eta denak maitasu– nez ongi etorria eman zioten: - Bazenduen ordu! -esanez. - Bai. Luze joan da. Baiña beldurrak zaitzen ornen du baratza. Emengo aldaketa egin arte, ni ezin ninteken etorri. - Jakizu zure etxean sartzen zerala -esan zion, berriz, koñatak. - Eskerrik asko. Ez daga gaizki esana. Ongi etorri guzien artean, arantz zorrotz bat sartu zitzaion biotzean: amak etzuela ezagutu. 197
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz