BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Jainkoak egun on dizula, ama. Amak, arrituta, begira-begira, apaiza gaiñera, bere ondoan ikusirik, izutu xamarra, ala esan zion: - Nor zera zu, neri arpegian musu eman ta ama deitzeko? - Esan ez dizut, bada? Zure seme Joakin. Pentsatzen-pentsatzen egon ondoren: - Nik ez det apaiza dan semerik. - Joakin, zure semerik zaarrena. - A, bai! Olako, orduan? - Ez, ama. Ori nere aitona zan. - Joakin, Joakin... Orduan, olako! - Ori nere aita zan, zure gizona. Ni, berriz, Pran- tzi'ra iges egin ta orain Ameriketatik zu ikustera etorria. - Iñaxio, orduan. Ez aiz berealakoan azaldu! - Ori nere osaba zan; zure anaia. Baiña ni, zure seme Joakin, apaiza naiz. - Apaiza, apaiza? A, bai! Bixente! - Ori zure billoba da. Ni zure semea naiz. - A, bai! Manueltxo! - Ez. Ori nere anaia zan. Alako txinparta bat igaro ote zitzaion, baiña bes– terik ez. Arek aipatu zituen izen aiek guziak, bere inguruan bizitakoak ziran. An zeuzkan buruan ida– tziak. Baiña nor nor zan ezagutu ez. Ama-semeak izketan ari zirala, mutil gazte bat azaldu zan zelaitik; bere illoba. Onek aitari esan zion, lenengo ura arrapatu zuen ta: - Aita, apaiz bat ari da amonarekin izketan. - Nor ote da ori? Ea Joakin anaia dan! Ikustera etorri zan aita. Ikusi zueneko, zutitu ta eskua luzatuz, Joakiñek ala agurtu zuen: - Jainkoa~ egun on, Permin! 196

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz