BCCCAP00000000000000000001793
Noizbait - Apaiza gaiñera? A bai! Auxe uste gabekoa! Joakin zera zu? -besarkatzeko besoak zabalduz atse– giñez, ikusi zueneko. - Erdiz-erdi asmatu dezu. Bista ona daukaiu oraindik. - Anaia ez ezagutzezkeroz... Baiña banekien ba– zentozela. Ongi etorria, bada. Berrogei urteren bu– ruan bederenik azaldu al zera? Biak besarkatu ziran. - Etsita nengoen. Oroitzen al zera, mugan itze– giten bestetan etzigutela utzi? - Parregarria zan ura benetan. Baiña bai samiña ere. Jauntxo oien lana izaki. Aldegin zuten eta ez al dira berriz itzuliko. - Emen bazkalduko dezu noski? - Ez, Iñaxi. Lenengo bisita zuri egin dizut, baiña sortetxera joan bear det. Ama ikusi arte ez nago lasai. - Zoritxarrez, etzaitu ezagutuko. Gu ere ez gaitu egiten. Bere bizitza luzean inguruan ibillitako guziak naastuko ditu, baiña nor zeran ez dio antzik emango. - Nik, beiñepein, ikusi, itzegin ta musu bat ema– teko aukera izango det. Iñaxi, itzegiteko betarik etzaigu paltako. Illobak ere ezagutu nai nituzke. Ille– bete pare batean emen ibilliko bainaiz. - Orduan etzera emen geratzeko asmoan etorri? - Ez nuke nai, nik fameli berria an daukat eta. Etxekoak agurtu zituen eta txuxenean bere jaio– tetxera joan zan. Atariko petrillan eserita arkitu zuen bere ama, bakarrik, eguzkia artzen. Argala -etzan lengo erdia ere-, ximur-ximurra, baiña ondo orraztu ta txukun jantzia. Bere erraiñak edo illobak, baiña ondo zaindua zeukaten bere ama. Ixil-ixilik joan ta bere ondoan eseriz, arpegi ximur artan muxu bat emanik: 195
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz