BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Beirok: alare, atzerritar asko sartu dek. Euske– rari sekulako jipoia eman ziotek. Baiña oraindik pra– ka bete lan eman bear ziegu. - Eta Antton bizi al dek? - Subegorria alegia? Azkenean aitak etxetik biali zin, eta andik laxter ezkondu uan. Geroztik ez diagu artu-emanik. Entzun detanez, bakallua baiño igarra– go ta kezkaz betea, Oñati'ko errian bizi dala uste dit. - Orain ni bere aurrean i~usiko baniñu, zer pen– tsatuko ote luke? - Ondatu xamarra egon bear dik. Gure sasoian lan txar oiek errex egiten dizkiagu. Baiña gero, zaar– tzaroan, ondoren kaxkarrak ekartzen zizkigutek. - Itzegin nai nikek, bada, njk berarekin. Azkena par egiten duenak bi aldiz egiten duela, zenbat bider ez ote dit esan? Eta España guzia artuagatik etzutela gudik irabaziko esan nionean, arek jarri zidan mutu– rra! - Utziok pakean, lengo deabruak ere nazkatu zizkin azkeneraiño ta. Izketan-izketan iritxi ziran Joxeren etxera. Bitar– tean, Joakiñek ikasi zuen berak jakin nai zuen guzia. - Lenengo sarrera emen egin bearko dek -esan zion Joxek. - Bai, motell. Arreba ikusi gabe ezin joango gai– tuk. - Illobak bazekitek, bai, bizi aizela. Baiña ez au– te ezagutzen. - Ez natorrek presaka. Denetarako naiko beta izango diagu. - Iñaxi! -oiu egin zuen senarrak sarreran-. As– paldi ikusi gabeko zure maite bat dator zu ikusi naian. - Nor da, bada, ori? - Atoz ta ikus. 194

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz