BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Goian beude! Eta bizi zeratenak zer moduz? - Gure etxeko martxarekin ezin nindekek keja- tu. Ire arreba zaarrena artu nin emazte. Ni baldartu xamarra nabillek, baiña arek bazirudik ez dala zaar– tzen. Sei seme-alaba izan dizkiagu. Zaarrena etxera ezkondua. Arek ere bost badizkik. - Orduan Iñaxi daukazute etxekoandre? - Eta, ezeren okerrik ez badu, bazegok puska baterako. - Orduan gu biok kuñadoak gaituk? - Ori dek. - Bizkai'tik erten arte ain batuak bizi giñanok, senide arteko egin gaituk. - Egia diok. Anttonen deabruzko lanak zerbait berexiko giñun beldur gaitza zeukateken nere gura– soak. Baiña ireak ondo ulertu ziteken ero gai;z;to ba– ten lana zala ori. Edozein famelitatik atera liteken aker ezikaitza. - Alaba onera ezkondu zanean, batuago geratu– ko ziñaten? - Beti ere bai. Baiña i bizi intzala jakin zutenean, asko lasaitu itun. - Eta gureak zer moduz zebiltzak? Etxera joan baiño len jakin nai nikek. Bat-bateko uste gabekoak mio ematen zigutek. - Jakingo dek noski aita il zala? - Bai. Eskutitzez abisua biali zidateken. Ez nin etortzerik izan; beldurrak, jakiña. Sartzen utziko zi– dateken noski, baiña ateratzen ez. Ondo ikasi gabe ez nin andik oneraiñoko txangorik alperrik egin nai. - Ama bizi zaik. Nik ere ala deitzen ziot. Baiña etzekit ezagutu aun. Lengo aiton, guraso, senar, zaa– rrak eta gazteak, denak zebilzkik buruan naastuan; eta ustez ezagutu aulakoan, beste norbaiten izenez deituko au. Baiña oraindik txutik zebillek. Emakume bikaiña uan, baiña ederki urtu dek, gaixoa. 192
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz