BCCCAP00000000000000000001793

Aparia Joakin -apaizgaiak izena ala zuen- asi zan pazien– tzia galtzen, eta amorruz ala esan zion: - Motell, eseri adi ta jan zak gurekin batera, bostentzat aiña bazeukagu-ta. Baiña guda zikin ori etzaiguk aipatu ere, buruko miña egiten zidak eta. - Orain buruko miña egiten badik, gero izango dituk kontuak. Nik etzeukat zer janaren paltik. Gai– ñera, zuek bezelako abertzaleekin etzeukat zer ikusi– rik. - Zertarako sartu aiz orduan onera: biotzean da– bilkiken guda madarikatu ori sutzera? Etzion galderari erantzun. Bazirudien zer ozpin ixuri ikasia zetorrela. Arek, asitako aritik jarraitu nai zuen. «Ex abundantia cordis os loquitur» ebanjelioak dion bezela. - Ez dituzute olako apari asko egingo. Zuen iku– rrin ta mendigoizale-galtza oiek gorde bearko dituzu– te betiko. - Orduan, zuek ando bizitzeko, gu larru gorrian uzteko asmoan zerate? - Ez. Baiña abertzale-kutsua daraman guzia moztu. Ori bai. «Agur» ori ere betiko utzi bearko dezute. - Eta euskera ere bai? - Jakiña. Ori lenengo. Ekitera dijoazenak gorro- to ikaragarria ziotek orri. España bat egitezkeroz, nai ta nai-ezkoa dek denak izkuntz batean mintza– tzea. Erakustea zearo galeraziko ditek. - Len ere ederki galerazia zeukatek. - Oraingoan, idatzitako liburuak ere kixkaliko dizkitek. _ - Satanas al zetorrek, bada, bere deabruekin? Ire gurasoak ere latiñez ikasi bearko ditek, beste izkun– tzik etzekitek eta. - Aiek bizi diran arte iraungo dik noski, baiña gutxi geiago. 19

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz