BCCCAP00000000000000000001793
Noizbait Etzan emen geratzeko asmoan etorriko, oraingoan beiñepein. Ardiak artzairik gabe etzituen utziko. Abe– rri xaarrean geratuko litzake pozik, baiña egin bearrak an zeuzkan. Ara biurtzeko erabakia artu zuen, bada. Oraindik, gaiñera, oso gaztea ez bazan ere, sasoi ona zeukan. Gero pentsatu bearko zuen, zaartzean, etorri edo ez. Bidean jarri zan, bada, itxasontzi motel batean. Egun batzuk kaxkarrak igaro ta Burdeos'ko kaia artu zuten. Berari ainbeste lagundu zion bikario jauna illa zala esan zioten. Eliz artan bertan eman zuen meza, bera apaiz egiteko moduak egin zizkionaren alde. Bere aldetik dena merezia zeukan. Sartu baiño len, Iparraldetik egin zuen onera be– giratu bat. Emengo mendi ta baserri txuriak ikusi zitue– nean, Iparragirre'ren bertso aiek oroitu zitzaizkion, eu– nen bat urtez lenagotik arek kantatu zizkionak. Etzan arritzekoa ura ere txoratua geratzea, berari ala gertatu zitzaion ta. Ainbeste urte urrun bizi ta etxerakoan, bai ederrak diruditela, orduan presaka utzi genituen puska maite guziak. Orduan aintzakotz artzen ez genituenak ere, begi-biotzen asegarri zaizkigu orain. Beste aberri asko ere zoragarriak dirala badakigu. Baiña txikia ta beartsua izan arren, au da gurea. Mugan eskatu zizkioten bere agiriak. Baita bere maletatxoei astindu ederra eman ere. Baiña iñork etzion begiratu txarrik egin, an zeuden guziak oraindik Franco'ren umeak izan arren. Erlijioso auen kametan etzegoen, bada, au idatzita: «erlijioso ta españar aizen ezkero, ez daukak berdiñik munduan»? An ikusi zuen bere maiteei azken agurra emandako lekua. Orain ez ditu denak etxean arkituko. Batek betiko iges egin zuen. Sartu zaneko, laztan luze bat eman zion Ego-Eus– kadi'ri. Malkoak zerizkiola ala esan ere: 189
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz