BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Goiz batean, ango egunerokoetan jakin zuen Franco'ren azkena. España'ko jauntxoaren eriotzean askok txanpaña artu ornen zutela, ez naiz batere arri– tzen. Berrogei urte luzeetan berak nai zuena eginta, amaika euskaldunen doai eder asko ondatzeraiño es– tutu baigiñun. Fameli asko nola zeuden ere badaki– zute. Batzuk, emen zeukaten guzia galduta, arrunt lur joak aldegin zuten. Beste batzuk, beren maiteen– gandik urrun, alderrai zebiltzan, bizibiderik ezin ar– kitu eta etortzerik ez, mugan lotuko zituzten beldu– rrak. Oiek, orrenbeste kalte egindako etsaia galdu zala jakitean, txanpaña artzea etzaio iñori gaizki idu– rituko. Neri ez beiñepein. Orrek emengo ateak zabaltzen zizkien. Gure Joakiñek etzuen artuko noski, etzeukalako. Izanta ere, etzion iñori gorrotorik. Baiña poztuko zala ez dago dudik. Ortik errugabeko askorentzat ona etorriko zala bai-baizekien. Idatzi zuen etxera emengo berriak eskatuz. An entzuten zuenarekin ba– karrik ezin azaldu ziteken seguru. Emendik, nai zuenean etortzeko albistea biali zioten. Txakurra il ta amorrua ere bukatzen zala. Ateak zabalik zeuzkala. Aldaketa pixar bat eginta, lasaitzen-lasaitzen zijoala. lges egindako asko ere ba- zetozela berriro. . Bazeukan bada aretxek gogoa -ezin etsirik bizi zan-, mundu au utzi baiño len, bere aberri maite oni azken bisitatxo bat egin ta bere sortetxe ta maite zituenei ere ikustalditxo bat egiteko. Urte batzuk len esan zioten aita nola il zan. Baiña etzan orduan etor– tzera ausartu, mugan baituko zuten beldurrak. Ama bederenik bizirik arrapatuko balu... Orain, bada, bere moldaketak egin zituen. Etzuen interes aundirik ekarriko, etzeukan ta. Ez ori baka– rra: ango lagun batek eman zion dima, onera etorri ta lotsagarri ez ibiltzezkeroz. 188
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz