BCCCAP00000000000000000001793
Antton jatezkeroz, bazeukan olako baten bearra. Bere ez– taietara etzan rnutillaren aldetik bat bakarrik agertu. Ezkondu ta andrearen gurasoen etxera joan zan. Or– duan ondo irabazten baizuen. Bai pake ederra utzi ere jaio zan baserrian. Baiña bei gizenen ondoren argalak ere azalduko zitzaizkion. Urrena etorri zan gobernadore zapal– tzailleak, lantegi ori kendu ta kale gorrian utzi zuen. Ez dakit zergatik. Lapurretak egiten zituala salatuta edo besteren bat naiago zuelako agian. Bein nere lagun batí ala entzun nion, ura ere ez baizan excombatiente: txartela eskatu ziola, baiña ez dirurik eskeiñi. - Txartela nai badek, dirua edo falanjean sartu -esan ziola. - Ez bat eta ez bestea -erantzun. Baiña ez txartelik ere ernan. Bizi bear ta arrobi batean así zala !anean. Andik illebete batzuetara erdi negarrez etorri ornen zitzaion Antton: - Ain lantegi bikaiña neukana, gobernadore be– rri onek kale gorrian utzi niok. - Zer egingo diagu, bada? Baagoke konten! Amaika diru atera dek lapurretatik. - Bai arnaikari on egin ere. - Diruagatik, ordea. Ez intzan nitzaz asko oroi- tu. Ik lagundu izan baidan, ez niñun orain arrobi ontan ariko. Alare, nai badek beiñepein, zentirnorik kobratu gabe, ernen lana billatuko dit. - Bai! Arrobian! Etzeudek nere esku ta bizka– rrak ortarako! - Ni ere, biziko banaiz, ernentxe ari nauk. Langi– lleak edozerri eltzen ziok. Beste arin ta goxoagoko bat egiteko ez negoken gaizki preparatua. Baiña ba– dakik zurubiak igo ta jexteko izaten dirala. Alako purrustada bat egin ornen zion, eta agurtu 183
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz