BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak uana iretzat. Asko eman al ion amari? Maiztarrak giñun ta orduan erosi genio. Etzekit ire ondare ori nola irabazi dekan. - Nik kixkaliko dit oraindik etxe au! - Iretzat ez danean, ezta besterentzat ere. Gaizki egiteko, ortarakoxe bakarrik balio dek -esanta, etxe– ra sartu zan Joxe. Etzegoen Jan gogorretan oitua. Bere gogozkorik ezin billatu, berriz. Len saritzen zutenak, zertarako zuten orain, dena eskuratu ta gero? Baiña alper guziak badute suertea. Oni ere lanik egin gabe bizitzeko modua tokatu zitzaion. Benetako lotería. Madritik bialitako gobernadore zapaltzaille batek eskeiñi zion bere gogozkoa: secretario provin– cial del excombatiente izendatu zuten. Etzeukan or nolanaiko pagotxa. Etzuen egokiera ori galduko. Gipuzkoa'n asko ziran lana ezin billaturik zebil– tzanak. Ortarako, excombatiente izan bear. Baiña Franco'ren alde ibilliak bakarrak zeuden ezagutuak. Beste aldekoak ez, jakiña. Iñon lanik billatuko bazu– ten, buru-makur Anttonengana zetozen laguntza es– ke. Excombatiente ziran agiri bat egiteko mesedez. Onek, kontzientziko kezka gutxirekin: - Ekaitzik onenbeste milla pezeta eta bereala egingo dit. Zenbatean tratua egin ondoren, onek dima esku– ra eman ta arek txartela. Lapurreta gaitzak egin zi– tuen orrela. Jakiña, askori ogia irabazten lagundu ere bai. Bizkai aldean gudari ibillitako askok, etzuten begien puntan ikusi nai. Adarra jotzeko, topo egite– an ala esaten zioten ozenki: - Agur! - ¡A ver si de una puñetera vez desaparece ese maldito agur! -erantzungo zien. Neskatx zintzo batekin ezkondu zan. Erdoiak ez 182
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz