BCCCAP00000000000000000001793

Antton billatuko dek. Anaia laxter asarretuko zaik. Mairako lagun asko ta lanerako ez. Sumindua kanpora zijoala, Joxerekin topo egin zuen Anttonek, eta oni eraso zion: - Nere aurka denak bat egin dezute. - Ez al intzan, bada, i ere denak galdu nairik ibilli? Badakik alako esaera ura: aizeak ereiten ditue– nak, ekaitzak biltzen dituela. Norbaitek zerbait esan al dik? - Lan egiteko; bestela, joateko emendik. Orixe esan zidak aitak. - Etzeukak arrazoi makala. Lenago esan bear zin. Onegiak dituk irekin. - Erakutsiko ziot nik bateonbati ... - Ik zer erakutsi bear diok iñori? Besteren bizkar nola bizitzen dan; besterik ez. Len egindako gaiz– takeriak ez al dituk aski edo berriro martxa berean asi bear al dek? Itzetik ortzera zemaia besterik ez dabilkik. Aitari ere desapio egiten baidiok. Lengo kontuak joan dituk gero. Ire arrokeri oiek nork zá– palduaren paltik etzegok. Lanean asi adi ta irabaztak jaten dekana. - Ezin dit nere aukerakorik billatu. - Bitartean ar zak aitzurra. Etxean gaixo bat edu- kita, ura zaitzeko kupirik etzeukagu. Baiña ire sasoi ortan lanik egin nai ez duenarentzat emen etzegok lekurik. - Eta nere ondarea? - Zer ondare arraie ari aiz ojuka? Izan bauan ere, amar bider jan uan onuzkero. Zer egin dek ik etxe ontan? Amar urtetarako apaiztegian intzan. Gu– re izerditik ordaindu ziteken gurasoak ik egindako zorra. Gudazale oiek iruzurtuta utzi uan <lena. Oiek sarituta bapo ibilli aiz, nai dekana egiñaz. Ez uan etxean jan, jantzi ta lo besterik egiten. Irabazten 181

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz