BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Len ere aitarekin eztabaida gogorrak izaten zi– tuen. la elkar lotzeraiño. Ez noski semea zalako. Aita oraindik gordin ta indartsu baizegoen. Bi anaiak etxera etorri ziran ezkero, bazebilken kontuz. Berri– ro ere aitarekin arrapatuko degu, amari diru eske, etxean arkitu zuen batean. - Baserri oni izen gaiztoa jarri diok; eta emen bizi nai badek, egin zak lana. - Ez al naiz, bada, ni emengoa? - Bai, zoritxarrez. Orregatik saiatu bear uke geiago. Ori ez diagu ukatuko. Baiña emen gauzak etzetozek berez. Guk jo ta jo ateratzen ziogu zerbait lurrari. Bestek egiña jaten ari aiz i, berriz. - Nik ere nonbait bizi bearko det, bada... - Bai, motell, bai. Emen bazegok lekua. Jan da aterperik ez diagu ukatuko. Baiña jarraiok beste anai-arreben ejenploari. Denak txintxo egiten ditek lana. - Nik, saiatuagatik, ezin, ordea, billatu. - Asko saiatuko baintz, billatuko uke. Anai gaz- teak laxter billatu dik. Besteren bizkar bizitze ori goxoa baita, ordea. - Nik, neretzat moduko lan bat nai nuke. - Ez al daukak, bada, billatua? - Ez nintzake emen luzaroan egongo. - Len ere, jan-ordua eta arratsa besterik igaro- tzen al dek? Baiña ire lan berri ori ere laxter bukatu– ko dek. - Nolakoa da, bada, nere lan berri ori? - Amari gonetatik tirata erortzen diran xoxakin bizi aiz, ura ere, gaixoa, errukitsua dek eta. Baiña iturri ori laxter bukatuko zaik. - Ni ez nago lan auetan oitua. - Ondo zegok. Arrazoi ematen dit. Baiña bitarte ortan emen zegok baserria. Iretzako ere naiko lana 180
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz